Gipuzkoako espediente onenetako bat izateagatik aitortza bihar, Nerea Zabaletari

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 4a, 00:00

Donostiako Carlos Santa María eraikinean jasoko du aintzatespena, Nerea Zabaleta hernaniarrak.

Euskal Herriko Unibertsitate Publikoak (EHU) Gipuzkoan espedienterik onena izateagatik aitortza egingo diete lau ikasleei, eta tartean da Nerea Zabaleta hernaniarra. Bihar, beraz, unibertsitate komunitatearen aintzatespena jasoko du Nerea Zabaletak, beste hiru ikaslerekin batera. Bakoitzak gradu bat ikasi du, baina denak nabarmendu direla aitortu du EHUk.

Donostain, aitortza

Hernaniarraren kasuan, Zuzenbideko graduan lizentziatua da, eta ez zuen abokatutzan masterrik burutu, Justizia Departamendurako oposatzea erabaki zuen, eta fiskaltzan egin zituen praktikak. Beraz, urte guzti horietan egindako lanagatik aitortza egingo diote Zabaletari, bihar Donostiako Carlos Santamaría eraikinean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!