Dultzainero topaketari amaiera emango zaio bihar, Baztango Gaitarien kontzertuarekin, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 4a, 00:00

Ia 100 dultzainero elkartu ziren joan den asteburuan, Hernanin.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da kontzertua Milagrosan, eta sarrera doakoa da: «baztandarren gaitak entzutera hurbildu nahi duen oro dago gonbidatuta».

Bihar, Arizkungo gaitarien bisitaz gozatzeko parada izango dute herritarrek. Izan ere, Baztango dultzainero taldeak kontzertua eskainiko du, bihar arratsaldeko 19:00etan, Milagrosan, Hernani Musika Eskola publikoak eta Hernaniko dultzaineroak antolatuta. Aurten atera duten diskoko zenbait doinu aurkeztuko dituzte, besteak beste. Kontzerturako sarrera doakoa da: «baztandarren gaitak entzutera gonbidatuta dago hurbildu nahi duen herritar oro» azaldu dute Hernaniko Musika Eskola publikoak eta Hernaniko dultzainero taldeak.

Kontzertu honekin ixten da joan den larunbatean hasi zen dultzainero topaketa: «ia 100 dultzainero elkartu ziren Hernanin» nabarmendu dute antolatzaileek, pozik. 


Arizkungo gaitarien lan berriko doinuak entzungai

Azken urteotan gaitaren historia eta Baztanen izan duen presentziarena biltzen aritu da, abestiak berreskuratu eta bilduz. Duela hilabete batzuk argitaratu zuten  Espartinen Ahaireak 'izeneko disko-liburua. Albumean aurkezten diren piezak Nafarroako gaiteroek eta Hego Euskal Herriko txistulariek eta, neurri txikiagoan, soinujoleek, batez ere Baztan-Bidasoa eskualdekoek, egindako dantza-errepertorioetatik datoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!