Batel infantilak brontzezko domina, Espainiakoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 3a, 10:01

Cabo da Cruz eta Elemental Trasmiera taldeekin borrokan aritu ziren urrezko dominaren lehian.

Iragan asteburuan, Hernani Arraun Elkarteko neska infantilek brontzezko domina lortu zuten, Sestaon jokatutako, Espainiako Batel Txapelketan. 

Banderako lehian izan ziren Cabo da Cruz eta Elemental Trasmiera talde galiziarrekin. Azkenean galiziarrak aurreratu ziren bi eta segundu bateko aldearekin. Denboraldi bikaina osatu dute hernaniarrek.

Neska jubenilek ere parte hartu zuten eta finalerako atarian geratu ziren. Larunbateko sailkatze estropadan bosgarren postutik segundu bakarrera geratu ziren. Igandean, Kontsolazio txandan nagusitu ziren hernaniarrak. Maila altua erakutsi zuten. 

Arraun Elkarteak, eskerrak eman nahi dizkie, arraunlariei, entrenatzaileei, ama-aitei, babesleei, instituzioei, hedabideei eta zaleei, Hernanin arraunak aurrera egin dezan egiten ari diren apustuarengatik. Hurrengo helburua, emakumezkoen 'Maialen' trainerua; lanean ari gara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!