30 alebin eta infantil hernaniar, Gipuzkoako eskolarteko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 3a, 08:26

Anoetako miniestadioan Gipuzkoako eskolarteko txapelketako beste jardunaldi bat jokatu zen aurreko igandean.
Hernaniko taldetik 30 alebinek eta infantilek parte hartu zuten.
Ibon Kerejeta Iraolagoitiaren urrezko domina nabarmendu behar da, 1.000 metroko distantzian eta 3.18.92ko denborarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!