Kontzertua Hernasaxek gaur arratsaldean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 3a, 00:00

19:30etan izango da, eta segida emango diote 'Hernasax Goes Jazzi' sortari, Roberto Pacechok zuzenduta.

Emanaldia eskainiko du Hernasaxek, Hernani musika eskola publikoko saxofoi taldeak, gaur arratsaldean. Biteriko aretoan izango da, 19:30etan hasita, eta Hernasax Goes Jazzi kontzertu sortari emango diote segida.

Oraingoan, Sax Section Workout izeneko emanaldia eskainiko dute, eta Andrew Neu musikagilearen piezak jotzeaz gain, azalpen batzuk ere emango dituzte: zer den saxofoi sekzio bat, zein saxok osatzen duten, nola egiten duen lan sekzio batek, zer den swinga...

Gaurko emanaldian, Roberto Pacheco zuzendari dutela, 12 saxofoilari ariko dira Biteriko areto nagusian, eta beste hiru musikari izango dituzte lagun: Joseba Korta pianoarekin, Igor Del Rio baxuarekin, eta Luis Rodriguez bateriarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!