Mikromatxismoak identifikatzeko saioa bihar goizean, Iturolan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 2a, 00:00

Enpresetan berdintasuna lantzeko bigarren formazio saioa izango da, 11:30etan hasita.

Berdintasuna Enpresetan formazioaren bigarren saioa egingo dute bihar goizean, Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunean, Beterri Saretuzek antolatuta. Goizeko 11:30etan hasiko da, eta oraingoan, lanketa feminista egin eta mikromatxismoak iden­tifikatuko dituzte.

Otsailaren 22an egin zuten aurreneko saioa, berdintasuna lantzeko planetatik praktikara nola pasa aztertzeko, Elhuyarreko Joana Regueiroren eta Hiruki Larroxako Ibai Fresnedoren eskutik. Biharko saioan, berriz, praktikan gehiago sakontzea da helburua: Nora begiratu? galderari erantzunez, enpresetan lanketa feminista nola egin eta mikromatxismoak identifikatze­ko moduak aztertuko dituzte.

Saioa zuzenduta dago Beterri Buruntza eskualdeko proiektu eta kooperatibetako kide guztiei, eta izena emateko epea zabalik da­go oraindik, beterrisaretuz.eus webgunean.

Gainera, aurreratu dute ma­ia­­tzaren 11n egingo dutela Beterri Saretuzen ikas­turte amaierako topaketa, egitasmoko partaideek; eta «mugarri bat» izango dela «orain arte egindako bidean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!