Etxeberriko danborrada ensaioak, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 1a, 00:00

Ate joka dira Mendekoste jaiak, eta baita San Joan jaiak ere; eta Etxeberriko auzotarrak motorrak berotzen doaz, danborrak jotzeko. Helduen danborrada maiatzaren 26an izango da, eta bihar hasiko dira ensaioak. Astelehenetik ostiralera izango dira, 19:30etatik aurrera. Txikien danborrada, aldiz, maiatzaren 27an izango da, eta hauek ere bihartik hasiko dituzte ensaioak. Astelehenetik ostegunera bitartean izango dira, 18:30etatik aurrera. Auzo elkartean izango dira ensaioak eta antolatzaileek herritarrei bertaratzeko gonbitea luzatu diete.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!