«Gure taldeak udal-jarduera desblokeatzeko behar den ezagutza eta esperientzia du»

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 30a, 00:00

EAJren zerrenda osatuko duten taldeko kide batzuk.

Zerrenda osoa aurkeztu du Hernaniko EAJk, Udal Hauteskundeetarako.

Hernaniko alderdi jeltzaleak ere dagoeneko aurkeztu du maiatzaren 28ko Udal Hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrenda, eta Andoni Amonarraiz zerrendaburuak taldeari buruzko aurkezpen bat egin du: «gure hauteskunde zerrenda osatzen duten kideetako batzuk enpresa pribatuaren zein publikoaren kudeaketan egin dute lan; beste batzuk indarrez datozen gaztean dira, gure herria hobetzeko energia jartzeko gogoa dutenak. Azken 16 urteetan Hernanik izan duen arazo haundienetako bat udal kudeaketa izan da. Horregatik, azpimarratzen dugu, gure hautagaitzak udal-jarduera desblokeatzeko behar den ezagutza eta esperientzia dituela».

Bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, azken 16 urteetan EH Bilduren paralisiak ondorioak utzi ditu, eta horietako batzuk zerrendatu ditu: «ez dira etxebizitza publikoak ez pribatuak eraiki; urte hauetan guztietan, desgaitasuna duten pertsonak dituzten udaleko lanpostuak betetzeari dagokion legea ez da bete. Horrez gain, auzoen irisgarritasuna aspaldi egin beharreko kontua zen; eta gauza bera gertatzen da kirol-kluben eskaerekin, Gudarien plazaren egokitzapenarekin, bide-garbiketarekin, eta abar».

Eta amaitzeko, lan hau egin ahal izateko profil ezberdinetako pertsonak dituztela adierazi du Amonarraizek: «guztiak Hernanik behar duen aldaketari ekiteko prest daudenak».

EAJ-REN ZERRENDA

HERNANIKO UDAL HAUTESKUNDEETARAKO

1. Andoni Amonarraiz Gómez
2. José Antonio Cuesta
3. Blanca Alberro
4. Miryan Vazquez
5. Mikel Gurutzeaga
6. Ismael Gantxegi
7. Bejaneet Ramirez
8. Xubero Ubillos
9. Andoni Gortazar
10. Maria José Martinez
11. Aitor Eyheraguibel Bossert
12. Edurne Urkia
13. Pilar Ugalde
14. Genoveva Aginaga
15. Felipe Etxeberria
16. Josean Recondo 
17. Felix Etxeberria 
18. Maria Cristina Gonzalez Caballero
19. Conchi Azkue Orayen, 
20. JR Lasarte
21 .Txomin Gainza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!