Sendabelarrak ezagutzen eta ukenduak egiten, haur zein heldu

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 29a, 00:00

Sendabelarren tailerra antolatu zuen Portuko Auzo Elkarteak, aurreko larunbaterako; eta haurrek zein helduek hartu zuten parte. Bi zati izan zituen tailerrak. Aurrenekoan, auzoan barrena ibili ziren, belar ezberdinak ikusten, ezagutzen eta horien baloreak eta erabilerak ikasten. Bigarrenean, berriz, zenbait ukendu egiten ikasi zuten, auzo elkartearen lokalean.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!