Asteazkenean hasiko dira Urumea eraikina botatzen

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 29a, 00:00

Datorren astean hasiko dituzte eskola zaharraren eraisketa lanak, eta bezperan hustuko dituzte inguruko aparkalekuak.

Datorren asteazkenean, maiatzaren 3an, hasiko dituzte Urumea eskola zaharraren eraikina botatzeko lanak, Hernaniko Udalak jakinarazi duenez. Barrutik hustutzen aritu dira azkeneko hilabeteotan, eta erais­ketari ekingo diote orain.

Hori horrela, eta segurtasuna bermatzeko, bezperan hasiko dira inguruko aparkalekuak husten. Udaltxaingoak abixuak jarriko ditu hustu beharreko aparkalekuetan, eta horietan ibil­gailurik ez uztea eskatzen za­ie herritarrei, astearteko goizeko 09:00etatik aurrera. Izan ere, hurrengo egunean, asteazkenean, makinak sartuko dira, eta aparkalekuaren aldetik hasiko dituzte eraisketa lanak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!