Zarautzen kontra jokatuko du Hernanik, azken faseko bigarren jardunaldian

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 29a, 00:00

Bigarren jardunaldia da gaurkoa.

Lehenengo jardunaldian ezin izan zuten irabazi, eta garaipenaren bila joango dira Zarautzera. 13:00etan hasiko da partidua.

Gaur jokatuko du Hernanik fase berriko bigarren jardunaldia, Zarautzen kontra. Lehenengo jardunaldian galdu egin zuten Urnietaren aurka, eta lehenengo garaipena bilatuko dute etxetik kanpo. Garrantzitsua izango da oraingoan irabaztea, atsedenaldira konfiantzarekin joateko. 

Gainontzeko taldeei dagokienez, etxean jokatuko dute jubenil mutilek, Saiekoren aurka, arratsaldeko 18:30etan; eta jubenil mailako neskek atsedenaldia izango dute. Kadeteek, aldiz, bihar goizean jokatuko dute, etxean, hauek ere Saiekoren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!