Aitor Olalla eta Unai Arregi lehenengo eta hirugarren, Jaraman

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 29a, 00:00

Unai Arregi, asteburuko lasterketan.

Hernaniarrak Maxxxi Clasicas kategorian lortu zuten podiumera igotzea Euskadiko txapelketan.

Aitor Olalla eta Unai Arregi hernaniarrek garaipena eta hirugarren postua lortu zituzten Euskadiko Moto Klasikoen Euskadiko Txapelketan. Aitor Olallak bere lehen garaipena lortu zuen Jaraman (Madrilen), Legendseko Espainiako txapelketaren lasterketarekin batera korritu zen proban. Espainiako monturarik onenen aurka neurtu behar izan ziren super sport 600cc kategorian.

Podiumeko hirugarren postura beste hernaniar bat igo zen, Unai Arregi. Aurreko biak baino erritmo apalagoarekin, aurreko lasterketan Chesten martxoan izandako erorikoaren arantza ateratzea lortu zuen. Aitorrek, Jordik (bigarren sailkatua) eta Unaik lasterketa guztietan boxa partekatzen dute eta euren artean adiskidetasun haundia dute. Hiru pilotu hauek, urte batzuk badituzte ere, nahiko berriak dira lasterketa hauetan eta beste pilotu beterano batzuek irekitako bidea jarraitzen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!