Mario Quiroga eta Hodei Aristegi, podiumean Katalunian eta Eibarren

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 29a, 00:00

Hodei Aristegik zilarra lortu zuen

Quirogak Katalunia eta Gipuzkoaren arteko topaketan lortu zuen garaipena luzeeran. 

Gipuzkoako atletismo federazioak urtero, pazko astean, haur eta kadete mailako atleta onenekin kontzentrazioa egiten du
Cambrilsen (Tarragona). Hernaniko klubetik sei atleta joan ziren Tarragonara. Hurrengo astean, apirilaren 23an, IX Trobada Catalunya-Gipuzkoa topaketan parte hartu zuten atleta hernaniar horiek. Mario Quirogaren luzerako lehen postua nabarmendu behar da, 6.48ko jauziarekin. Marka esanguratsua Gipuzkoarentzako puntu baliogarriak lortuz.

Egun berean eta gertuago, Eibarren, eskolarteko Gipuzkoako txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen (lehenengoa bertan behera geratu ondoren, haize eta euri bortitzagatik), klubeko 32 alebin eta infantilek parte hartu zuten. Azpimarragarria da Hodei
Aristegik xabalinan lortutako zilarrezko domina 24.75 metroko jaurtiketarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!