Hernani Estatuko txapelketan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 29a, 00:00

Hernaniko infantilak

Sestaon jokatuko da eta infantil eta jubenil neskak bertan izango dira. Finalak bihar goizean jokatuko dira.

Batel denboraldi ofiziala asteburuan amaituko da Espainiako Batel Txapelketarekin. Sestaon jokatuko da, La Benedictan, eta Hernanik bi batel eramango ditu Sestaora. Infantil eta jubenil neskek parte hartuko dute eta txikienak faborito artean daude domina irabazteko. 

Sailkapen estropadak gaur goizean antolatu dira, mailako hamar partaideekin. 10:30etan hasiko dira eta kanporaketa bakoitzeko lehen biak eta hirugarrenen artean denborarik onena sailkatuko da finalera. Gainerako tripulazioak, beste bostak, kontsolazio txandan arituko dira.

B finalak 10:00etan hasiko dira bihar eta A finalak 11:30etatik aurrera hasiko dira. Hernaniren helburua, infantil nesketan, gutxienez A finalera sailkatzea da. Jubenilek zailago dute final nagusian sartzea.

 

Promesek ez dute parte hartuko

Nahiz eta maila soberan izan, neska promesek ez dute parte hartuko Euskadikoan ez zutelako sailkatzea lortu. Gainera aurretik geratu ziren ontziek ez dute ukorik egin eta beraz denboraldia amaitu dute dagoeneko, nahiz eta ekainean Hernaniko estropadan ariko diren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!