Beteranoen Nazioarteko 1go Topaketa antolatu du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 29a, 00:00

Bihar hasiko da 11:00etan zortzi talderekin eta partiduak 16:00ak arte jokatuko dira. 

Hernani Club Rugby Elkartean betidanik izan da jokalari beteranoen presentzia eta tarteka jokatu izan dira partiduak. Duela 10 urte gaur egun Azeri Zaharrak izenez diharduen taldea finkatu zen. Horrela, urteurrena ospatzeko asmoarekin, herrialde ezberdinetako jokalari beteranoentzako topaketa antolatu da gaur. Hau da, espazio lagunkoi berri bat eskaini nahi izan da, kiroltasun eta laguntasun balioak lehia eta ezberdintasun guztien gainetik jartzeko.

Etxeko taldearekin batera, Iruñeko La Unica RTko Sai Zaharrak eta Iruña RC Classiscs, Baionako Medikoak eta Archiball Côte Basque, Donostiako Bera-Bera Gurdizaharrak eta OPLA, Oviedoko Veteranos Asturias eta Durango RTko Sapuzaharrak taldeak ere Landaren izango dira. Guztira 160 jokalaritik gora elkartzea espero da.

Topaketa 11:00etan abiatuko da orduerdiko partiduak jokatuz, 17:00ak arte gutxi gorabehera. Partiduak errugbi XVean jokatuko dira eta erabiliko den arautegia Egor-enaren araberakoa izango da (European Golden Oldies Rugby). 

 

Bihar sagardotegia

Jarduera guztiak Landare Tokin egingo dira. Partidu-sorta amaitu ondoren, garaikurren eta oroigarrien banaketa egingo da eta bertan Hernaniko alkatea, Xabier Lertxundi eta Euskadiko Errugbi Federazioko Presidentea, Iñaki Rica izango dira. Hernaniko Beteranoen Nazioarteko 1. Topaketan talde guztiak izango dira garaile eta guztiek jasoko dute garaikurra eta ekitaldiaren oroigarria. Jarraian hirugarren denbora izango da eta amaiera ospakizun batekin emango zaio. Topaketari agurra bihar emango zaio inguruko sagardotegi batean.

 

BETERANOEN TOPAKETA

LANDAREN


11:00 Azeri Zaharrak-Medikoak

11:30 La Única-BB Gurdizaharrak+Ordizia RT

12:00 Iruña RC+Archiball CB-DRT Sapuzaharrak

12:30 Veteranos Asturias-Azeri Zaharrak

13:00 Medikoak-La Única

13:30 BB Gurdizaharrak+Ordizia RT-DRT Sapuzaharrak

14:00 Argazki ofiziala talde guztiekin.

14:30 Iruña RC+Archiball CB-Veteranos Asturias

15:00 Azeri Zaharrak- La Única

15:30 Medikoak-DRT Sapuzaharrak

16:00 Iruña RC+Archiball CB-BB Gurdizaharrak+Ordizia RT

16:30 Veteranos Asturias-Talde Mistoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!