Alebinentzako eta infantilentzako VIgarren Txirrindagan Txirrindularitza Proba bihar izango da

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 29a, 00:00

Jubenil eta kadete mailetan lasterketa ugari izan ziren pasa den asteburuan.

Astigarragarako sarrera Portutxoko biribilgunetik 09:30ak aldera itxiko da proba amaitu arte, 12:30ak aldera. Pilotari, Kale Nagusia, Galtzaur kalea eta Donostia Ibilbidea kaleetan aldizkako mozketak izango dira.

Seigarren urtez, bihar izango da Txirrindagan Txirrindularitza saria, alebin eta infantil mailako txirrindulariekin. Jo­se­ba Barandiaran plazan ja­rriko dute gune nagusia goizeko 09:30ak aldera, baina orduerdi berandua­go ha­si­ko dira, ordea, ekital­diak. 
Orduan egingo dute txi­rrin­dularien aurkezpena, eta on­doren, izango da ale­binen lasterketa. Lasterketak goizean zehar jokatuko dira eta eguerdi aldera amaituko da infantilena. 

Lasterketak eragina izango du  trafikoan: Astigarragarako sarrera Portutxoko biribilgunetik 09:30ak aldera itxiko da,proba amaitu arte, 12:30ak aldera. 

Era berean, Pilotari, Kale Nagusia (Pilotari eta Galtzaur artean), Galtzaur kalea eta Donostia Ibilbidea kaleetan aldizkako mozketak izango dira. 

Herritarrei aldez aurretik ibilgailuak erabiltzea eta, ahal dela, mozketek eragindako lekuetatik kanpo aparkatzea eskatzen zaie. Donostiatik Hernaniko norabidean datozen autobusek Bidebitarte industrialdetik egingo dute ibilbidea, eta ohiko lekuetara eramango dituzte geltokiak. Bizilagunen laguntza eskatzen da partehartzaileen segurtasuna bermatzeko.

Tasio Senperena 80. postuan, Gipuzkoa Klasikoan, junior mailako nazioarteko proba

Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeko bi txirrindularik amaitu zuten pasa den asteburuan, Gipuzkoa Klasikoa junior mailako nazioarteko proba: Aimar Alarcia donostiarrak, 72garren postuan Mathew Cole irabazlearengandik 11:07ra, eta Tasio Senperena astigartarrak 80garren postuan (15:42ra). Nazioarte mailako proba da Gipuzkoa Klasikoa, eta meritu haundia du Europako txirrindulari junior onenen artean horrela lehiatu izanak.

Aimar Capdequi, bosgarren Beasainen

Kadeteei dagokionez, Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeko Aimar Capdequi txirrindulari astigartarrak bosgarren postuan amaitu zuen, Beasaingo Usurbe probaren 51garren ekitaldian. Urkaregi irabazlearengandik 5 segundura iritsi zen. 

Taldeko beste bederatzi kidek ere amaitu zuten proba, horien artean Hernani eta Astigarragako txirrindulariak: Unax Otegi hernaniarrak (25garren, 00:28ra), Danel Txapartegi astigartarrak (78., 02:40ra), Beñat Auzmendi astigartarrak (83., 03:17ra) eta Unai Hernandez astigartarrak (99., 06:00ra).

Noa Rodríguez, Leonen

Yogures Goenaga txirrindulari taldeko kadete mailako neskek Cofidis Koparen barruko Villaquilambreko (Leon, Espainia) Sariko hirugarren ekitaldian parte hartu zuten asteburuan eta Noa Rodriguez hernaniarrak laurogeitaseigarren postuan amaitu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!