Kultura saileko bi dirulaguntza, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 28a, 00:00

Kultur jarduerak egiteko eta auzo elkarteentzako dirulaguntzak dira, eta maiatzaren 24ra arte eskatu daitezke biak.

Hernaniko Udalak kultur arloko bi dirulaguntza argitaratu zituen astelehenean. Alde batetik, kultur jardueretarako dirulaguntza; eta bestetik, auzo elkarteentzako dirulaguntza. Kultur jarduerak egiteko diru laguntzari dagokionez, kultur ekintzak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko entitateei, kulturaren sustapen eta zabalkunde arloan urteko programak edo jarduera zehatzak garatzeko eta egiteko lehiaketa erregimenaren bidezko dirulaguntzak ematea. Irabazi asmorik gabeko elkarteei bideratuta doa, eta eskera egiteko azkeneko eguna maiatzaren 24a izango da, udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuaren bulegoan. 

Auzo elkarteei zuzendutako dirulaguntzei dagokienez, xedea da auzo elkarteen funtzionamendua erraztea eta auzoa hobetzeko egiten diren proiektuak nahiz jarduerak bultzatzea, hala nola, jaiak eta kultur ekintzak antolatzea. Kasu horretan ere, eskaera egiteko azken eguna ma­iatzaren 24a izango da, HHZn.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!