Erraustegira martxarekin bat egiteko deia luzatu du Hernanin Zero Zaborrek

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 28a, 00:00

Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideak, Aldundiaren atarian.

Bihar egingo dute martxa Zubietako erraustegira, goizeko 11:00etan abiatuta Lasarte-Oriatik.

Zubietako erraustegira martxa antolatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak, bihar goizerako, Erraustegia, airea, ura eta lurra kutsatzen lelopean, erraustegiaren «errealitate kutsatzailea agerian uzteko». Hirugarren urtez egingo dute, goizeko 11:00etan Lasarte-Oriako Okendo plazatik abiatuta; eta martxarekin bat egiteko deia luzatu die Hernanin Zero Zaborrek, herritar guztiei.
Donostia Bizirik, Eguzki eta Ekologistak Martxan elkarteek ere babestu dute martxa, eta Lasartetik Zubietan eraikitako erraustegiraino joango dira oinez, agintariei exijitzeko «gelditu dezatela erraustegia, ez dezatela gehiago hondakinik erre, ez Zubietan, ez Añorgan, ez Bergaran eta ez inon».

Salatu dutenez, «GHKk eta Al­dundiak, ukazioaz eta propagandaz, beti diru publikoa lagun, pareta bat eraiki dute erraustegiaren errealitate kutsa­tzailea ezkutatzeko. Baina pareta horretan arrakalak gero eta ugariago dira. Erraustegiaren arduradun eta pro­pagandistek errealitatea ukatzen jarraitu arren, azken hilabeteotan argitara atera dira ezkutatutako egia deseroso batzuk». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!