Onartuen eta ez onartuen behin behineko zerrendak, ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 27a, 00:00

Hernanin esleituko diren babes ofizialeko 24 etxebizitzen eta 17 etxebizitza tasatuen zozketetan parte hartzeko, onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak ikusgai daude dagoeneko. Zerrenda hauek maiatzaren 10era arte egongo dira ikusgai, Hernaniko Udaleko iragarki taulan, Udalaren webgunean (hernani.eus) eta Contrucciones Sukia Eraikuntza S.L. enpresaren webgunean (sukia.com). Halaber, Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan eta etxebizitza bulegoan ere kontsultatu daitezke.  

Erreklamazioa egin nahi izanez gero, idatziz aurkeztu beharko dira, aipatzen diren arrazoien lagungarri izan daitezkeen frogagiri guztiak gehituta, Hernaniko Udaleko HHZren bulegoan, edo Sukia Eraikuntzak S.L. enpresaren bulegoan (Donostia, Lugaritz Pasealekua 21, Sukia eraikina). Udalak jakinarazi du, erreklamazioak idazteko Udaleko eskaera orri orokorra erabili behar dela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!