Abesbatzen topaketa gaur, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 27a, 00:00

Gaur arratsaldeko 19:00etan, bat egingo dute Hernaniko Goiz Eguzki abesbatzak eta Beasaingo Gurea abesbatzak. Aurrena Goiz Eguzkiko emakumeek abestuko dute, jarraian gizonek, eta segidan denek batera. Goiz Eguzkik errepertorioa amaituta, Beasaingo abesbatzak hartuko du lekukoa, eta ekitaldiaren amaieran, bi abesbatzek batera abestuko dute. Goiz Eguzkiko areto nagusian izango da topaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!