ENCAJA2 jaialdian gaur, Maite Larburu

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 26a, 00:00

Gaur izango da Maite Larburu Asturiasen. Argazkia: Nagore Legarreta.

Jovellanos antzokian izango da artista hernaniarra eta egindako azken lana zuzenean eskainiko du.

ENCAJA2en bederatzigarren denboraldiko kartela osatzen duten artistetako bat da Maite Larburu artista hernaniarra. Pandemia betean sortu zen kontzertu eta multimedia grabazioen ziklo hau, dagoeneko erreferente bihurtu da Asturiasko musika programazioaren barruan. 

Jovellanos antzokian izango da gaur Larburu, Carlos Taroncher eta Ander Zulaikarekin batera. Gaurko jaialdian, hirukoteak Larbururen azken lana zuzenean eskainiko du, besteak beste, Amua antzerkia obrarako espresuki sortutako abestia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!