'Perkusioa eta erritmoak' saioa gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 26a, 00:00

Zilegi Eskolak antolatuta, gaur Jon Patxe hernaniarrak Perkusioa eta erritmoak saioa eskainiko du Astigarragako Erriberan, goizeko 09:30etan hasita. Batukada batean jotzeko erritmoak praktikatzeko aukera eskainiko die astigartarrei, eta bihar saio berdina eskainiko du, arratsaldeko 19:00etan, Erriberan. Doakoak dira saioak baina gomendagarria da aldez aurretik izena ematea zilegieskola@aek.eus helbidera idatzita edo 663 043 314 telefonora deituta.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!