662.212 euro banatu ditu Kuku administrazioak, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 26a, 00:00

Arantza eta Nekane Kuku administrazio kanpoan, saritutako zenbakiarekin.

Joan den osteunean 62.212 euro banatu zituen Primitiban, eta asteburuan, berriz, Loteria Nazionalaren lehen saria ere bai, 600.000 euro.

Urbieta kaleko 12. zenbakian dagoen Kuku Loteria Administrazioak 62.212 euro banatu zituen pasa den ostegun gaueko Primitiban. Hori gutxi balitz, bi egun beranduago, Loteria Nazionalaren lehen sariak 600.000 euro utzi ditu Hernanin. Joan den larunbateko Loteria Nazionalaren zozketan, 06547 zenbakiari egokitu zitzaion lehen Saria, eta zenbaki horretako txartel oso bat -hamar dezimo- Hernanin saldu zen, Kuku administrazioan salduta, hain zuzen ere. 

Sari osoa 600.000 eurokoa izan da, hau da, 60.000 euro dezimo bakoitzeko. 

Kuku administrazioaren jabeak dira Nekane, Arantza eta Edurne, hiruak ahizpak; eta oraindik gertautakoa sinestu ezinik daudela aitortu dute: «inoiz banatu dugun kopururik haundiena da». 2022an 760.539 euro banatu zituzten saritan eta 2023a ederki hasi dute: «oso pozik geunden Primitibako sariarekin,  beti baita albiste ona, baina hau ez genuen espero, egun gutxi batzuk pasa eta ezin sinetsi gaude. Hernaniko eta Astigarragako bizilagunen kopuru abonatuta da eta horrek zoriontsu egiten gaitu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!