Auzozaintza proiektua aurkeztu zuten, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 25a, 00:00

Mahai inguruak ordubete baino gehiago iraun zuen.

32. Osasun biltzarrean aurkeztu zuten eta sekulako interesa piztu zuen auzozaintza proiektuak.

Joan den ostiralean, Hernaniko eragileek parte hartu zuten Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako 32. Osasun Biltzarrean. Ordubete baino gehiagoko mahai-ingurua izan zen eta bertaratu ziren osasun langileen interesa piztu zuen auzozaintza proiektuak. Izan ere, auzozaintza programaren helburu nagusia da adineko pertsonak etxean bakarrik geratu beharrean, kalera atera eta herriko dinamikekin bat egitea. 32 pertsona ari dira parte hartzen programa honetan, eta beharrezkoa den kasuetan akonpainamendu zerbitzu baten bidez harremanak berreskuratzeko baliabideak jartzen ditu Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!