Argindar eta gasaren fakturak ulertzeko saioa gaur, Portu auzoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 25a, 00:00

Hurrengo asteetan zehar, Energia Bulegoak informazio saioak eskainiko du Hernaniko auzotan, gasaren nahiz argindarraren fakturak ulertu eta merketzeko aukerak ikusteko. Auzokideei etxetik fakturak eramatea gomendatzen zaie, eta gaurko saioa Portu auzoko Elkartearen lokalean (Ibarrolaburu Plaza, 9 behea eskubi) izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!