Sabina Sanchez egoiliarrak atzo, 100 urte

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 25a, 00:00

Pozez jaso zituen loreak atzo, Sabina Sanchezek.

Omenaldi eder bat egin zioten atzo eguerdian, Sabina Sanchezi,  Hernaniko Magdalena egoitzan. 

Atzo eguerdian, omenaldia egin zitzaion Sabina Sanchez Hernandezi 100 urte bete zituelako, Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzan. Dagoeneko bi urte pasata daramazki Hernaniko egoitzan bizitzen. Sanchez Salamancan jaioa da eta Ledesman bizitakoa. 6 anai-arrebatik gazteena da eta Ledesman pasa zuen gerra garaia, 13-14u urterekin: «inolako informaziorik ez zutela, soilik apaizak pulpitutik esaten zuena zekiten. Horrez gain, dirurik ez zuten, eta zerbait lortzeko trukea erabiltzen zuten».

70garren urtean lekualdatu zen; lehenik senarra etorri zen lana bilatzera Urnietara, eta hamabost egun beranduago Sabina etorri zen, bere 4 seme-alabarekin. Neskame lanetan jardun zuen urte mordotan, eta egoitzako langileen arabera bere disgustu haundiena izan zen semea Afrikan hil zitzaiola. Jubilazioarekin joan ziren Ledesmara eta etxe bat egin zuen bere amak zuen terrenoan. Hala ere, gaixo jarri zen eta semeen ondora etorri behar izan zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!