Abesbatzen topaketa etzi, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 25a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da abesbatzen topaketa, ostegunean.

Beasaingo Gure Abesbatzak hartuko du lekukoa emanaldi amaieran, zortzi abesti kantatuz.

Ostegunean, Hernaniko Goiz Eguzki abesbatzak eta Beasaingo abesbatzak emanaldi eder bat eskainiko dute, arratsaldeko 19:00etan, Goiz Eguzkiko areto nagusian. Motorrak berotzeko aurrenekoa izango da Goiz Eguzki abesbatza, Ixiar Zubimendiren zuzendaritzapean bi abesti kantatuz. Jarraian, gizonen abesbatzak hartuko du lekukoa, Carlos Sanchizen eta Jabier Zubimendiren zuzendaritzapean. Eta segidan, Goiz  Eguzki abesbatzako gizonek eta emakumeek bat egingo dute bost abesti kantatuz.

Amaitzeko, Beasaingo 'Gure Abesbatza' igoko dira aretoko oholtzara eta 8 melodiaz osatutako errepertorioa abestuko dute, Javier Alberdiren zuzendaritzapean. Bertaratzeko gonbitea luzatu diete Goiz Eguzkik, herritarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!