EH Bilduk «ikasle txarraren sindromea» duela kritikatu du alderdi sozialistak

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 25a, 00:00

Florida auzoan asfaltatutako tramoa ekarri du gogora PSE-EEk.

Crespok nabarmendu du tamalgarria dela ikustea aspaldi egin behar ziren jarduerak deskontu denboran egin dituztela.

Hernaniko PSE-EEko bozeramaileak, Ricardo Crespok, EH Bilduren kudeaketa kritikatu du: «beharrezkoak diren jarduketak gauzatzen, eta lau urtez jardunik gabe egon ondoren, orain presaka ibili dira, erlojuaren kontra, maiatzeko hauteskundeetarako herria polita jartzeko proiektuak gauzatzen joan nahi dute, hauteskunde-estrategia argi batean».

Modu honetara, Crespok ziurtatu du «ikasle txarraren sindromea» dutela: «legegintzaldian zehar azterketarako asko geratzen dela pentsatzen du eta aurreko gauean hurrengo eguneko azterketarako ikasten hasten da. Horrek soilik erakusten du Hernani ez dela egon koalizio soberanistaren benetako lehentasunen artean, EH Bilduren udal aurrekontuek eta bere diskurtsoek dena jasaten dutela ziurtatzeko, baina agendaren azken balantzea aztertzen hasten garenean, egiaztatzen dugu ez duela Hernanik eskatzen dituen beharren aurrean irmo eta azkar jokatu».

Horrez gain, ondorengoa nabarmendu du alderdi sozialistak: «tamalgarria da ikustea aspaldi egin behar ziren jarduera txikiak, egunerokoak, legegintzaldi honetako deskontu-denboran egiten ari direla» eta jarraian, azken asteetan gauzatzen ari diren neurriak zerrendatu ditu Crespok: «herriko kaleak margotzeko lanak, Sagastialdeko zuzen guneko errailen lerroak, abiadura mugatzeko, margoketa eta errei-bereizgailuak. Era berean, pintura lanak egiten ari dira Antziolako, pasabidean eta Zikuñaga barruko aparkalekuan. Zerrenda horri banku berri eta bakartiak gehitu behar zaizkio, zentzu haundirik gabekoak Lizeaga auzoan, asfaltatuakoak La Floridan, turismorako QR kodeak, etab».

EH Bilduk «urduritasuna areagotu» duela dio PSE-EEK: «legegintzaldiaren amaiera honetan, bere ekintza bizkortu nahi du, mutur solteak ez uzteko». Hala ere, utzikeria haundia izan dela azaldu du Crespok: «etxebizitzak eraikitzeko iragarkiak egin dituzte dagoeneko, adibidez Floridan egingo direnak, eta urteak beharko dira eraikitzeko. Baita gerakinarekin egin beharreko obrak, horiek ikusterako denbora asko pasako da».

Beraz, alderdi sozialistaren bozeramaileak gogor kritikatu du egoera hori: «Hernanin legegintzaldian ahaztuta dauden auzoak daude eta hauteskundeak deitu arte itxaron behar dute udal gobernuak mapan jar ditzan. Lizeaga auzoa, adibidez, lau urtean ez da batere hobetu, eta ez dago auzoa egunerokoan mantentzeko ekintzarik».

Amaitzeko, ondorengoa gehitu du PSE-EEk: «alkate batengandik eta bere taldearengandik gehiago espero da, eta ez dezatela propagandarik egin alkatearen argazkiak zabalduz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!