'Haurrekin sexualitatearen gaia abordatzen' hitzaldia maiatzaren 3an, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 25a, 00:00

Ageda Blascok emanen du hitzaldia, Goizuetan.

Maiatzaren 3an eskainiko du Ageda Blascok hitzaldia, 17:30etan ganbaran.

Maiatzaren 3an, Goizuetako hitzaldi zikloari jarraipena emanen dio maiatzaren 3an Ageda Blasco Egiak, 'Haurrekin sexualitatearen gaia abordatzen: koordenadak eta ibilbidea' hitzaldia eskainiz. Blasco genero ikasketen ikerlaria da, heziketa inklusiboak eta pedagogia eraldatzaileetan aditua eta Gestalt terapeuta ere bada.

Maiatzaren 3an izanen dute Blascoren bisita goizuetarrek, arratsaldeko 17:30etan, udaletxeko ganbaran. Hitzaldia haur eta nerabeen gurasoei zuzendua da, eta bertaratzeko asmoa duenak, aldez aurretik izena eman behar du, eta apirilaren 30ean amaitzen da horretarako aukera. Bi modutara eman daiteke izena: Goizuetako Guraso Elkarteari helbide elektronikoz idatzita (g.elkartea@hotmail.com); edota Gizarte Zerbitzuetara deituta (943 510 840).

Zaintza zerbitzua ere eskainiko dutela adierazi dute antolatzaileek, eta zerbitzua erabili ahal izateko izena ematerakoan ondorengoa zehaztu beharko da: haurraren izen-abizenak eta telefono bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!