Alain Agirre hernaniarra Olaztin garaile izan zen kopilotu lanean

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 25a, 00:00

Mattin Villares, Alain Agirre eta Joxe Karrera.

Mattin Villares Urdazubiko pilotoaren ondoan lortu zuen garaipena, Nafarroako 2023ko Rallye txapelketarako lehen proba puntuagarrian.

Udaberriarekin batera kotxe lasterketak hasten dira eta horrekin batera rallyak Euskal Herriko errepideetan. V. Olaztiko Rallysprinta korritu zen Olaztin. Nafarroako 2023ko Rally txapelketarako lehen proba puntuagarri zen, eta bertan, Alain Agirre hernaniarrak ezin hobeto hasi zuen denboraldia. 

40 taldek eman zuten izena bertan, eta garaile izan zen Alain Agirre, kopilotu bezala, Mattin Villares Urdazubiko pilotoaren ondoan, beraien Renault Clio Maxi kotxearekin.

Lasterketak bost kilometro zeuzkan, eta prestatu zen tramoari lau pasada eman behar zitzaizkion. Villaresek eta Agirrek osatutako taldeak lau pasadetatik hirutan markatu zuen denbora onena Clioarekin. Iker Etxeberriak eta Aitor Antoñanak osatutako bikotearekin lehia estua izan zuten, eta hiru segunduko aldearekin aurreratu ziren garaileak. 15 minutu eta 19 segunduko denbora egin zuten guztira, eta bigarren sailkatuek 15:22ekoa. Gainerako partehartzaileak urrutiago geratu ziren. Iker Santesteban eta Miguel Nar­vaez igo ziren podiumeko hirugarren koxkara, 15 minutu eta 53 segunduko denborarekin.

Bigarren proba puntuagarria Irurtzungo Rallysprtinta izango da, baina oraindik bi hilabete baino gehiago geratzen dira. Uztailaren 1ean izango da bigarren lasterketa hori.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!