Maider Martin garaile, Zizurkilgo Duatloian

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 25a, 00:00

Maider Martin, txapela jantzita podiumean, probako bigarren sailkatuarekin.

Open kategoriako proba irabazi zuen hernaniarrak, hiru sektoreak 1:14:11 denboran osatuta.

Zizurkilgo Duatloia jokatu zen larunbat arratsaldean. Bertan izan ziren hainbat hernaniar, maila desberdinetan; eta txapela jantzita bueltatu zen horietako bat, Maider Martin: open kategoriako proba irabazi zuen, federatu gabekoena alegia. 

Proba nagusiko ibilbide bera osatu zuten open kategoriakoek ere: 5 kilometro korrika, 20 kilometro bizikletan, eta beste 2,5 kilometro korrika. Helmugan bederatzigarren denbora onena markatu zuen Maider Martinek (1:14:11) emakumezkoetan, 46 partehartzaileren artean; eta azkarrena izan zen federatu gabekoetan, oso gutxigatik: 14 segundu beranduago helmugaratu zen Alba Mendazona, bigarren sailkatua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!