23 urtez azpikoek ezin izan zuten irabazi

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 25a, 00:00

23 urtez azpikoak Sant Cugaten.

Galdu egin zuten 23 urtez azpikoek, San Cugaten. 18 eta 16 urtez azpikoek, berriz, erraz gainditu zuten Durango. 

Sant Cugaten jokatu du asteburu honetan Hernaniko 23 urtez azpiko mutilen taldeak, eta ezin izan zuten garaipenarekin itzuli. Trikoloreek partidu ona jokatu zuten, sendo aritu ziren erasoan eta defentsan, baina ihes egin zien partiduak. Markagailu estuarekin amaitu zen norgehiagoka; 36-29. Gauzak horrela, brontzezko ligako 3. eta 4. postuarengatik borrokatuko du Hernanik, CAU Valenciarekin. 

16 eta 18 urtez azpikoak, Estatuko Txapelketara

Durangoren aurka jokatu zuten Liga Erregularreko azken partidua Hernaniko 18 eta 16 urtez azpiko mutilek. 18 urtez azpikoek 14-65 irabazi zuten, nagusitasun haundiarekin. Eta are haundiagoa izan zen 16 urtez azpikoen erakustaldia, 0-48 irabazi baitzuten Durangon.

Lehenengo postuan bukatu dute Liga Erregulara Hernaniko bi taldeek, eta finkatuta daukate dagoeneko hurrengo helburua: Estatuko Txapelketa. Maiatzetik aurrera beste multzoetako talde onenen aurka jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!