Etzidamu hasiko da mus txapelketa Xalapartan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 24a, 00:00

40garren edizioa izango du elkarteko mus txapelketak, eta 10 bikote ariko dira.

Ostegun honetan hasiko da Xalaparta elkarteko mus txapelketa. 40garren edizioa izango du aurtengoa, eta 10 bikotek hartuko dute parte. Bost bikoteko bi multzotan banatu dituzte par­tehartzaileak, eta aurreneko fasean, multzo bakoitzean denek denen kontra jokatuko dute.

Hori horrela, lehenengo multzoan ariko dira Iña­ki-Martin, Ramon-Peli, J eta J, Ruiz-Ruiz eta Koldo-Bokata bikoteak; eta biga­rrenean, berriz, Jesus-Maika, Go­rrotxa II-Gorrotxa III, Ibai-Manu, Chema-Goyo eta Peio-Mikel.

Ostegunetan jokatuko dituzte partidak, eta astero, bi bikotek hartuko dute atseden, txapelketaren aurreneko fasean.

PARTIDEN EGUTEGIA

APIRILAK 27
Ramon-Peli/Iñaki-Martin
J eta J/Ruiz-Ruiz
Jesus-Maika/Ibai-Manu
Gorrotxa II-Gorrotxa III/Chema-Goyo

MAIATZAK 4
Iñaki-Martin/J eta J
Ruiz-Ruiz/Koldo-Bokata
Ibai-Manu/Gorrotxa II-Gorrotxa III
Chema-Goyo/Peio-Mikel

MAIATZAK 11
Ramon-Peli/Ruiz-Ruiz
J eta J/Koldo-Bokata
Jesus-Maika/Chema-Goyo
Gorrotxa II-Gorrotxa III/Peio-Mikel

MAIATZAK 18
Iñaki-Martin/Ruiz-Ruiz
Ramon-Peli/Koldo-Bokata
Ibai-Manu/Chema-Goyo
Jesus-Maika/Peio-Mikel

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!