Oroimenaren webgunea desaktibatu du Udalak, Aranzadik eskatuta

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 23a, 00:00

Behin-behinean ez da eskuragarri izango zientzia elkarteak egindako lana, sortutako eztabaidaren harira.

Oroimen historikoari eskaini­tako webgunea (hernanioroime­na.eus) behin-behinean desaktibatu zuen Hernaniko Udalak atzo, Aranzadi zientzia elkarteak egindako eskaerari erantzunez, beste sei udalek bezala: Galdakao, Orio, Oiartzun, Villabona-Amasa eta Azpeitia. 

Joan den astean piztu zen oroimenaren webguneen inguruko eztabadaida, Covitek, EAJ-PNVk eta PSE-EEk salatu zutelako atari horietan parekatu egiten direla biktimak eta ETAko kideak. Zentzu horretan, Espainiako Gobernuak EAEn daukan ordezkaritzak herri horietako udalei eskatu zien parekatze hori kendu zezatela, hilabeteko epean.

Aranzadik egin ditu indarkeriaren biktimak zerrendatzeko lanak, eta salaketa horien aurrean, azaldu zuen «erabilitako identifikazio eta kategorizazio irizpideek» bereizi egiten dituztela «giza eskubideen urraketa larrien biktimak eta motibazio politikoko indarkeriaren ondorioz sufrimenduak jasan dituzten pertsonak». Webguneak behin-behinean desaktibatzea es­katu die udalei orain, beharrezko egokitzapenak egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!