Tituluetarako aholkularitza saioa antolatu du Udal Euskaltegiak

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 22a, 00:00

HABEren lehenengo deialdiko azterketak hastear daude, eta titulu hauek eskuratzeko aholkularitza saioa antolatu du Hernaniko Udal Euskaltegiak: «B1, B2 edo C1 mailara aurkezteko asmotan al zabiltza? Anima zaitez, bertan izango gaituzu eta!». Saioa apirilaren 27an izango da, goizeko 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Doako saioak izango dira. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!