Kalean da jada Olatz Zugastiren diska berria

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 22a, 00:00

Artista hernaniarraren zazpigarren lana da.

Kantari hernaniarrak argitaratzen duen zazpigarren lana da: Hitzño bat erran eta banua berehala.

'Hitzño bat erran eta banua berehala'. Horixe da Olatz Zugasti abeslari eta musikari hernaniarraren azken lanaren izenburua. Zugastiren zazpigarren lana da, eta orain arte osatutako bideari jarraipena eman dio diska berrian: «Hainbat estilotatik datozen doinu, erritmo eta soinuez osaten den musikarekin eta hitzekin egina dago, non, besteak beste gure gizartearen itzal, irudipen edo gezurrez haratago begiratzen saiatzen den».

Zugastik lau pertsonako musikari talde baten laguntzaz ondu ditu diskako hamar abestiak. Zugastik, ahotsa jartzeaz gain, harpa eta teklatua erabili ditu. Gainera, Ander Ederra aritu da gitarran, Gratxina Lertxundi haizezko tresnetan, Amaiur Cajaraville baxuan eta Ander Zulaika baterian eta perkusioan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!