Maiatzaren 13an ospatuko dute Gazte Eguna, jarduera ezberdinekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 22a, 00:00

Jende ugari mugitu zuen iazko Gazte Egunak.

Egun osoko egitaraua antolatu du Hernaniko Gazte Asanbladak; futbitoko finalak, otordua eta musika ikuskizunak izango dira.

Aurten ere Gazte Eguna antolatu du Hernaniko Gazte Asanbladak. Maiatzaren 13an izango da, larunbatean, eta egun osoko egitaraua ondu dute, askotariko ekintzekin. 

Goizeko 10:30etan hasiko da Gazte Eguneko egitaraua, Latsunbeko futbol zelaian. Bertan jokatuko dira Gazte Asanbladak antolatutako futbito txapelketako finalak. Ligaxkako lau talde onenak sailkatuko dira final haundira. 

Kirola egin ondoren, bazkariarekin berreskuratuko dituzte indarrak. 14:00etan jarri dute hitzordua, Tilosetan. Bazkarirako tiketak salgai daude dagoeneko Goizargi eta Txili tabernetan; bazkaria eta zapia eskuratzeko 12 euro ordaindu behar dira, eta aukera begetarianoa edo beganoa nahi dutenek aurretik abisatu beharko dute. 

Arratsaldetik aurrera musika emanaldiak izango dira. 18:00etan abiatuko da Tilosetatik Eztanda Txaranga, eta Kaxkoko kaleetan ibiliko dira. Ondoren, gaueko 22:00etatik aurrera, Mehatxuka eta Istilu taldeek kontzertuak entzuteko aukera izango da Kontrakantxa Gaztetxean. Ikuskizun horiek bukatu ondoren, zenbait disko ziztatzailek girotuko dute gaua, gaztetxean bertan.

 

GAZTE EGUNA 2023
HERNANI

MAIATZAK 13

10:30 Futbito txapelketako Final Four-a, Latsunben.
14:00 Bazkaria eta sari banaketa, Tilosetan. Tiketak salgai Goizargin eta Txilin.
18:00 Eztanda txaranga, Kaxkoan.
20:00 Kontzertuak. Mehatxuka taldea, Istilu taldea eta DJak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!