Jaione Aristregi Cao izango da aurten ere Elkarrekin Podemos-Orain Hernaniren hautagaia. Aristregik azaldu du «talde bikain batekin» aurkeztuko dela alkatetzara, eta maiatza hasieran aurkeztuko dute zerrenda.
Elkarrekin Podemos-Orain Hernani taldetik adierazi dute «berdintasunezko politika» dela taldearen oinarria, eta zerrendan hori islatuko dela nabarmendu du Aristregik: «Gure ustez, politikak berdintasunezkoa eta feminista izan behar du. Horregatik aurkezten gara hauteskundeetara gizon baino emakume gehiago dituen zerrenda batekin».
Aristregik, gainera, adierazi du hurbiltasunari «berebiziko garrantzia» emango diotela: «Oso kontziente gara hurbiltasun politikak duen garrantziaz, gure eguneroko bizitzan zuzenean eragiten digunaz. Badakigu gauza txikien ardura hartu behar dugula; eta modu horretan, gauza txikietatik haundietara iritsiko garela».