Peru Alfarok Caneteko triatloia irabazi berri du

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 22a, 00:00

Peru Alfaro Canet de Berenguerreko triatloian.

250 triatletek hartu zuten parte eta hernaniqarra izan zen azkarrena Valentzian.

Peru Alfaro hernaniarrak Canet de Berenguerreko triatloia irabazi zuen pasa den asteburuan. Valentziako herrian 250 triatletek hartu zuten parte eta hernaniarra izan zen azkarrena ibilbide olinpikoa osatzen. Tricanet izena du triatloiak eta Alfaro, Pepe Segarra eta Adrián Escrigen aurretik iritsi zen.

Draftingik gabeko triatloi olinpikoa izaten da Canetekoa, hau da bizikletan ezin da gurpilean joan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!