Infantilek Euskadiko txapelketak, jokoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 22a, 00:00

Azken asteetan harrobiko taldeen txapelketak ari dira jokatzen eta infantil mutilak Bilbon ariko dira eta neskak, Lekeition.

Apirilaren 1ean eta apirilaren 15ean Euskadiko boleibol txapelketak jokatu ziren kadete eta jubenil mailetan. Gaur eta bihar infantilen txanda izango da. Hernanik mutiletan eta nesketan parte hartuko du. 

Infantil neskek Lekeition izango dute txapelketa eta lehenengo partidua, 10:30etan jokatuko dute Voleisestaoren aurka. Sestaoarrak Euskadiko talde indartsuenetakoa izan ohi da maila ezberdinetan. Zortzi taldek hartuko dute parte eta kanporaketa zuzenak jokatuko dira final laurdenetan hasita, ondoren finalerdiak izango dira eta amaitzeko finalak erabakiko du Euskadiko txapelduna.

Infantil mutilek ere Bizkaiara bidaiatuko dute, baina hauek Bilbo hiriburura. Bertan, bihar 11:00etatik aurrera Jatorkide Gasteiz taldea izango dute aurkari lehenengo partiduan. Mutiletan lau taldek hartuko dute parte eta hernaniarrak finalerdia irabaziz gero, finalera sailkatuko dira.

 

Jubenil neskak azken fasea, Gipuzkoan

Gipuzkoa mailan, Ligako sei onenen fasea hasiko du gaur Hernani 2k, Hondarribiko Harresi 2ren aurka. Bihar, 14:00etan, Hondarribiko Hondartza kiroldegian jokatuko dute lehenengo jardunaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!