Triatloilari txikiz beteko da bihar Hernani

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 21a, 00:00

Eskola Kirolako topaketa egingo dute, urteko hirugarrena, eta triatloiean arituko dira Hernaniko kaleetan. 

Urteko hirugarren topaketa egingo dute bihar Hernaniko Eskola Kirolako haurrek. Jardunaldi honetan triatloiean arituko dira adin guztietako gaztetxoak, goizeko 9:30etan hasi eta 12:00ak aldera arte. 

Ibilbideari dagokionez, Udal Kiroldegiko igerilekuan egingo dituzte igeriketa saioak, eta kalean egingo dituzte beste bi kirolak. Bizikletaz egin beharreko ibilbidea Ave Maria parketik sartuko da, ondoren igerileku irekietatik itzuli eta Atarrabiyo parketik kiroldegira iristeko. Korrika, aldiz, kiroldetgitik Atarrabiyorako joan etorria osatu beharko dute haurrek.

Antolatzaileek zenbait ohar helarazi dituzte: «Kiroldegiko harreraren kanpoaldean bilduko gara bizikletarekin, puntualitatea oso garrantzitsua izango da, ordua baino 15 minutu lehenago bertaratzea eskatzen da, bainujantzia jantzita eraman Eskola Kiroleko ekipazioaren azpitik, eta gogoratu kaskoa, bizikleta eta motxila batean igerilekuko txanoa, toaila, txankletak eta aldatzeko arropa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!