Atzo arratsaldean aurkeztu zuen Hernaniko EH Bilduk maiatzaren 28ko Udal Hauteskundeetara aurkeztuko duten zerrenda. Berritasun ugari ditu EH Bilduren zerrendak; izan ere, 2019-2023 Legealdian zinegotzi izan diren zazpi ez dira bertan izango: Koro Etxeberria Tolosa, Estibaliz Aldeiturriaga Amuriza, Mattin Aldaia Olasagasti, Isabel Sánchez Pérez, Estitxu Agirre Agirre, Alex Erdozia Igoa eta Ane Ibarburu Lizeaga.
Aurkezpen ekitaldian Xabier Lertxundi alkategaiak hartu zuen hitza, eta taldeari buruz hitz egin zuen: «Talde plural eta zabala, gure herria den bezalakoa da talde hau. Herri mugimendu, eremu desberdinetan parte hartzen duen jendea gara, Hernani ondo ezagutzen dugunak».
Lertxundik nabarmendu zuen maiatzaren 28ko hauteskundeetan «bi eredu daudela jokoan»: «Bat, herritarren parte hartzean sinesten ez duen eredu zaharkitua; edo herritarrekin eta eragileekin batera, denen beharrei erantzunez, herri justuago bat egiten lan egingo duen eredua. Bigarren hori da EH Bilduren eredua».
Ekitaldia amaitzeko, datorren legegintzaldiko erronkei aurre egiteko «prest» daudela baieztatu zuen Lertxundik: «Datorren legegintzaldian herrian eragin handia izango duten erronka potoloak hartu ditugu. Talde hau prest dago hori lideratzeko. Hernani, bizi eta bizigarriago bat bihurtzeko lana lideratuko dugu».
EH BILDU - UDAL ZERRENDA
1. Xabier LertxundiAsteasuinzarra
2. Patxi Ibarguren Etxeberria
3. Itsaso Lekuona Legorburu
4. Axier Mingo Arruabarrena
5. Aitor Lukas Solano
6. Amaia Miner Canflanca
7. Ainara Atorrasagasti Urizar
8. Aitor Huizi Izagirre
9. Urko Lazkoz Fernandes
10. Oier Agirresarobe Lizaso
11. Kistiñe Rodriguez Polaina
12. Lur Etxeberria Iradi
13. Unai Alberdi Padrones
14. Naiara Ibeas Ortiz
15. Joxemari Elordi Jauregi
16. Pili Lujanbio Olano
17. Aitziber Larramendi Muxika
18. Mikel Von Wichmann Pavletich
19. Mayi Ugartemendia Urkiola
20. Lander Ibarburu Lizeaga
21. Maribel Flores Godoy
22. Araia Uitzi Sanchez
23. Alex Erdozia Igoa
24. Teresa Toda Iglesia