Zuzendari onenaren saria jaso du Iñaki Rikartek, Max sarietan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 21a, 00:00

Argazkia: José Maria Reyna / SGAE fundazioa.

Eszena zuzendaritza onenaren saria jaso du Rikartek, 'Supernormales' filman egindako lanagatik. 

Max sarietan Zuzendari Onenaren saria jaso berri du Iñaki Rikartek, Hernanin bizi den antzerki zuzendari gasteiztarrak. SGAE fundazioak antolatutako sariak dira, arte eszenikoen munduan ospe haundia dutenak, eta XXVI. edizioan jaso du saria Rikartek.  

'Supernormales' antzezlan komikoan egindako lanaren ondorioa da saria. Bertan, umorearen bitartez, aniztasun funtzionala duten pertsonekiko dauden aurreiritziak oholtzaratu nahi izan ditu zuzendari euskaldunak; egunerokotasunean gertatzen diren egoerak islatuz. 

Rikartek berak obra «deseroso» bat dela azaldu izan du, eta ondorengo hitzekin definitzen du sortutako antzezlana: «Supernormales testu itogarria da, oso zuzena, tabuak kolpeka puskatzen dituena eta pertsona guztiei erreferentzia egiten diena. Panfletoa saihesten duen errebindikazio lana da, errealitate poliedrikoa eta konplexua erakutsiz. Gainera, hori lortzen du zuzentasun politikorik gabe, eta umore beltzarekin».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!