Eliz musika kontzertua eskainiko dute Aiztondok eta Kantuzek

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 21a, 00:00

Kontzertua eskainiko dute gaur, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Hernaniko Kantuz eta Astigarragako Aiztondo abesbatzek. Arkaitz Mendoza pianojolearen laguntzarekin, lau abesti eskainiko ditu abesbatza bakoitzak, eta beste lau bi taldeek batera. Hernaniko San Joan Batailatzailearen elizan izango da kontzertua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!