Sendabelar tailerra larunbatean, Portun

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 20a, 00:00

Inguruko sendabelarrak erabiliko dituzte tailerrean.

Goizeko 10:00etan hasiko da tailerraren lehenengo saioa, eta eguerdiko 12:00etan bigarrena. 

Sendabelar tailerrak egiteko aukera izango da larunbat honetan, Portu auzoan. Goizeko 10:00etan hasiko da lehenengo saioa; sendabelar bilketa egingo dute auzoko inguruetan, bakoitzaren itxura eta propietateak ezagutzeko.

Bilketa saioa bukatzerakoan, eguerdiko 12:00ak aldera, bigarren tailerrari ekingo diote. Bertan, aurretik jasotako sendabelar guztiekin ukenduak egiten ikasiko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!