Fakturak ulertzeko beste hiru saio, auzoz auzo

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 19a, 00:00

Auzoz auzo ari da saioak eskaintzen Hernaniko Udaleko Energia Bulegoa, argindarraren eta gasaren fakturak ulertzen laguntzeko. Eta jarri ditu hu­rrengo hiru hitzorduak ere, dato­zen egunetarako. Bihar bertan, ostegunarekin, Etxeberrin egingo dute saioa, 19:00etan Auzokide Bizilagunak Auzo Elkartearen lokalean (Etxeberri 3). Datorren astelehenean, apirilaren 24an, Latsunbeberrin egingo dute, 19:00etan Iturritxo Auzo Elkartearen egoitzan (Latsunbeberri auzoa 32). Eta hurrengo egunean, asteartean, Portu auzoan izango da, 19:00etan hori ere, Portuko Auzo Elkartearen lokalean (Ibarrolaburu plaza 9). Etxetik fakturak eramatea gomendatu dute, horiek aztertu eta aurrezteko aukerak ikusteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!