Kantua eta dantza, eguraldi goibelari aurre egiteko

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 17a, 00:00

Eguraldi txarra ez zen Kalez Kale Kantariko kideentzat traba haundiegia izan. Aurpegi irribarretsuarekin irten ziren kaxkoko kaleetara, abesti eta musikaren bidez egun goibela alaitzeko asmotan.

Gustura abestuta, bazkalorduaren ondoren, ohiko erromeria izan zen Atsegindegin. Bertan estalpean dantzan aritzeko aukera izan zuten parte hartzaileek, eta giro ederrean borobildu zuten larunbat arratsalde euritsua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!