Giro ederrean bukatu zuten II. CDH Kanpusa

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 17a, 00:00

Aste santuko oporraldian egin dute kanpusa, eta kirol ezberdinak probatzeko aukera izan dute txikienek.

Aste santuko oporraldia aprobetxatuz, II. CDH Kanpusa antolatu zuten kirol elkartetik. Bi txandatan bereizi dituzte haurrak, eta kirol ezberdinak probatzeko tartea izan dute bi asteetan zehar. 

Futbola izan da kanpusaren oinarria, baina aukera zabala eskaini du CDHk; arku tiroa, gimnasioa, piragua, herri kirolak eta jolas kooperatiboak egin baitituzte. Gainera, ekintza asko herriko elkarteekin elkarlanean egin dituzte; hala nola, Kaxkardiren laguntzarekin aritu dira piraguan eta arkuarekin, eta Denontzat Gimnasioko Ismael Mateok lagundu zien bertako saioa prestatzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!