Gaur hasiko da Tilos 7 Pasa txapelketa, lehenengo lau partiduekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 17a, 00:00

Txapelketaren lehenengo fasean 4 partidu jokatuko dira egunero, arratsaldeko 17:45etan hasita.

Gaur hasiko da, arratsaldeko 17:45etan, orain arteko Tilos 7 Pasa jendetsuena. 73 bikote lehiatuko dira lau mailatan: lehenengo maila, bigarren maila, neskak eta herrikoia. Parte hartzea haunditzen joan da urtez urte, eta gaurtik ekainera arte palaz eta giro onaz gozatzeko tartea izango da. 

Lehenengo aste honetan astelehenetik asteazkenera jokatuko dira partiduak, baina bigarren astetik aurrera ostegunetan ere izango da jardunaldia. 

Motorrak berotzen joateko, lau partidu erakargarri jokatuko dira gaurkoan. 17:45etan bigarren mailako A multzoko partiduarekin abiatuko da aurtengo txapelketa, Mañel eta Txemak Urdangarinen eta Luluagaren aurka jokatuko dute. 

Lehenengo partidua bukatzean, 18:30ak aldera, nesken mailako lehen norgehiagoka jokatuko dute A multzoko Nerea-Andrea eta Maria-Enara bikoteek. Hirugarren partidua maila herrikoieko A multzokoa izango da, 19:15 aldera hasita; Unai eta Arnaitz Otegiren eta Erdoziaren kontra. Azkenik, jardunaldia amaitzeko, bigarren mailako B multzoko bi bikote izango dira aurrez aurre, Xuban-Paulo eta Gartzia-Loidi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!