Erremintei buruzko hitzaldia antolatu du Hernaniko KZguneak

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 16a, 00:00

Asteartean egingo dute zuzeneko bideo baten bitartez, eta bideoa ikusgai egongo da ondoren ere. 

'Erabili zure mugikorra erregela gisa: nibelak, eremuak...' hitzaldia antolatu du Hernaniko KZguneak. Astearte honetan eskainiko dute, YouTube-n duten kanaleko zuzeneko bideo baten bitartez. Euskeraz zein gazteleraz eskainiko dute saioa, eta grabazioa ikusgai geratuko da ondoren YouTube-ko kanalean bertan. Saioak 30 minutu inguruko iraupena izango du.

Parte hartu nahi dutenek internet erabiltzeko konexioa besterik ez dute behar, ez baita material berezirik erabiliko. Gainera, guztiz librea izango da tailerrean parte hartzeko sarrera, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Hizlariarekin interakzioa sortzeko bideo plataformaren txata izango da lanabesa, bertatik helarazi ahal izango dituzte parte hartzaileek sortzen diren galderak eta zalantzak. 

Datorren astean beste gai bati buruzko hitzaldia antolatuko du KZguneak, euskeraz zein gazteleraz jarraitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!